XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

SERAPHICUS - Kristarra izateak esan nahi du, Kristoren irakaspenak eta lezioak bete behar direla, baina haien zabalera guztian, batere desenkusa eta aitzakia gabe. Jesukristok gauza batzuk esan zituen, eta kristauek entenitzen dituzte beren interesen arauean.

SERAPHICUS - Baina gure fundatzale santuaren aginduak bestelakoak dira. Ebanjelioa ezta gizonaren gustokoa, ezta haren gogarakoa eta atseginekoa.

ANGELICUS - Bai.

ANGELICUS - Hala da.

ANGELICUS - Gauza gogorra da.

SERAPHICUS - Jesukristok esan zuen: Inor ezta bere sorterrian profeta (apostolu). Jesukristok esan zuen: Nire berri ona eraman munduko herri-arte guztietara. Horregatik, bihar, zu Japonera eta ni Colombiara joanen gara. Orain hemen gaude, gure sorterrian, baina hilabete baten buruan, estranjeriarik hurrutienetan egonen gara biak. Eta hori Maisuaren hitza betetzearren.

ANGELICUS - Oso meharra da zerura bidea. Oso malda gora. Oso erpina.

SERAPHICUS - Behin Jesukristo irakasten zegoela, ikasle bat hurbildu zitzaion: Maisua, hor daude zure ama eta senideak. (Anaiak dio Ebanjelioak, baina denok espero dugu, sinesten dugu eta nahi dugu, hori imposible dela). Harek erantzun zion: Zuk diozu hor dagoela ene Ama, baina nik diotsut ezetz, eztagoela, hori ezpaita ene Ama; (...).